Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Amurrioko Bañueta kiroldegian egongo dira datorren asteko ostiralean, abenduak 14, euren lan berria aurkezten: Musua.
Sarrerek 3 euro balio dute. Zabaleko ikastetxeko ikasleek eskolan bertan eskuratu ahalko dituzte sarrerak. Abenduaren 10 eta 11n, berriz, 2 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. mailara bitarteko haurrek 2 sarrera izango dituzte erreserbatuta, bat beraientzako eta bestea laguntzaile batentzako. Egun horietan 299 sarrera egongo dira salgai Kultura Etxean. Soberan dauden sarrerak asteazkenetik aurrera -abenduak 12- jarriko dira salgai, toki berean.
Arratsaldeko seietan hasiko da emanaldia eta 70 minutuko iraupena izango du.