Atzo amaitu ziren Saratxoko Jaiak. Bazkari herrikoia egon zen eguerdian, eta karaokea eta erromeriaz gozatzeko parada egon zen gero. Bazkalostean saskia zozketatu zuten. 1.000 zenbakia duen txartelari egokitu zitzaion saria.
4.000 euro lortu dituzte guztira Saratxoko Jai Batzordeko kideek zozketaren, mendi martxaren eta txosnaren bidez. Jakinarazi dutenez, ataxia-telangiektasia gaixotasunaren ikerkuntzara bideratuko dute diru hori guztia.
Argazkiak: Saratxoko Jai Batzordea