3:30ak aldera jo du gaur alarmak Amurrioko Cafe Elexondo joko aretoan. Lapurrek larrialdietarako mekanismoa baliatu dute eta, bortxatu ostean, pertsiana ireki dute. Behin lokalean, joko makinetan eta kutxetan zegoen dirua ostu dute.
Momentuz ez dute salaketarik jarri, frankiziak berak egin behar baitu. Amurrioko kudeatzaileak frankiziaren jabeekin harremanetan daude horretarako.