Artista ugarik hartu dute parte "Eraldaketa sortzaileon afera" erakusketaren inaugurazioan

Erredakzioa 2018ko abe. 14a, 11:05

Eraldaketa sortzaileon afera erakusketa inauguratu zuten atzo Amurrioko La Casonan. Artista ugarik hartu zuten parte aurkezpen ekitaldian: Izar Mendiguren bertsolariak, Ane Gebara ipuin kontalariak, Yanela Murua dantzariak, Orbanak musika taldeak, Blanca Gomez de Segura zeramika egileak eta Izaskun Urkijo artistak, besteak beste.

Irantzu Lekue sortzaile gasteiztarrak atondu du erakusketa. Emakume izateak sormen lanetan duen eragina aztertu du Lekuek. Errementari filmean erabilitako zenbait elementu ikusi daitezke esposizioan, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide