Haizeteen ondorioz bide seinale bat erori da errepidera, Amurrioko A-625 errepidean. Hori dela eta, auto batek istripua izan du 8:45ean, bidearen ertzeko txapa jota. Ertzaintzako Trafiko sailak Aiaraldea hedabideari azaldu dionez, ez da zauriturik egon, ezta auto pilaketarik ere. Trafikoa normaltasunez ari da bideratzen uneotan.