Larrinben jazo da istripua 09:45ak aldera, A-624 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi autok talka egin dute, eta gidariak zauritu dira. Batek lesio arinak izan ditu, ondorioz, Amurrioko anbulatorioan artatuko dute.
Besteak, ordea, zauri larriagoak pairatu ditu, eta ospitalera eraman dute. Berez, ibilgailutik atera behar izan dute eta, horregatik, tarte batez trafikoa moztu dute.
Istripuaren ondorioz, bidea garbitzeko lanak egin dituzte 12:00ak arte eta segurtasuna bermatu ondoren, trafikoak modu arruntean jarraitu du.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide