Elkartasuna eta kirola uztartu dituzte Babioko tontorrean, 4.536 euro bilduta

Erredakzioa 2018ko abe. 25a, 21:03

Kirola eta elkartasuna uztartu dituzte Amurrion. Igande iluntzean abiatu zuten "16 ordu Babio non stop" ekimena. AEFAT fundazioari emango dizkiote egitasmo horren bidez lortu dituzten 4.536 euroak. Atzo -abenduak 24-, aldiz, Babioko igoera antolatu zuten Amurrio Trail Taldeak eta Montes Solidarios elkarteak. Ehunka herritarrek hartu zuten parte bi jardueretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide