aiaraldea.eus

Udalerriko etxeen, baserrien eta auzoen toponimoak aztertzeko beka atera du Amurrioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

2.000 euroko bekak 6 hilabeteko iraupena izango du.

Udalerriko etxeen, baserrien eta auzoen toponimoak aztertzeko beka atera du Amurrioko Udalak
Amurrioko Udalak sustatu du egitasmoa. / Aiaraldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak ikerketa beka bat aterako du, udalerriko eta bertako Administrazio Batzarretako etxeen, baserrien eta auzoen izenen toponimoak berreskuratzeko. Azterlanaren helburua Amurrioko ondare historikoaren kontserbazioa da.

2.000 euroko bekak sei hilabeteko iraupena izango du. Eskuratu nahi duten pertsonek titulazio hauetakoren bat izan beharko dute: lizentziatura, diplomatura edo maila ertaineko LH ikasketak, eta baita EGA edo baliokidea ere, lana euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu beharko delako.

Beka epaimahai baten bitartez esleituko da, eta epaimahaia izango da proiektuak ebaluatu eta aukeratuko dituena. Hautagaiak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratu ondoren.

Epea ireki eta gero, interesatuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: curriculuma (ikasketak eta egindako azterlanak zehaztuz), eta ikerketa zein arlotan egingo den, lanaren justifikazioa, gaiaren aurrekariak eta egungo egoera, ikerketaren helburuak, metodologia, lanerako plana eta kronograma eta aurrikusitako emaitzak jasoko dituen txostena.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa