Sutea egon da Delikako baserri batean

Erredakzioa 2018ko abe. 30a, 18:35
Suhiltzaileek itzali dute sua. / Aiarako Suhiltzaileak

Teilatuan kalte handiak eragin ditu, baina ez da zauriturik egon. Aiarako suhiltzaileek bizilagunen erreakzio eta ausardia azpimarratu dute.

Delikako baserri batean sutea egon da gaur arratsaldean. Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, 16:10ean jaso dute abisua: "Suteak teilatuari eragin dio nagusiki, eta suhiltzaileek itzali dute sua. Bertako bizilagunek ere lagundu dute mangerekin". Ertzaintzaren arabera, teilatuaren bi herenak kaltetu ditu suteak, baina ez da zauriturik egon.

Lekukoen hitzetan, suhiltzaileen bost kamioi bertaratu dira Delikara, anbulantzia eta ertzainekin batera. Dena den, 18:00etarako egoera kontrolpean zegoen, Ertzaintzak erantsi dutenez. 

Aiarako suhiltzaileek azpimarratu dutenez, Urduñako suhiltzaile boluntario eta bizilagunei esker kontrolatu dute sarraskia: "Oso ausarti joan dira bizilagunak lorategiko mangerekin, eurei eskerrak kontrolatu da sua, horrek ekidin du sutea handiagoa izatea. Lana eta arriskua hartu dutenak eurek izan dira". Guztira, lau suhiltzaile ekipo bertaratu dira larrialdi zerbitzuko deia jasota: "Lehenbizi Urduñako suhiltzaile boluntarioak iritsi dira, gero gu -Aiarakoak- eta ondoren Langraitz zein Basaurikoak, baina azken biek alde egin dute egoera kontrolpean zegoelako". 

Asteburuko bigarren sutea
Ez da hori izan, ordea, asteburuko sute bakarra. Larunbat goizaldean Laudioko Sagasti auzoan hiru familia atera behar izan zituzten euren etxetatik, tximinia arazoak direla medio. Eraikineko teilatua kaltetu zuen suak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide