aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak ur edangarriaz hornituko du Izartzako guardiaren etxea

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ekonomia  Amurrio

Amurrioko Udalak Izartzako guardiaren etxearen egokitzapen lanak egiten ari da, ingurumen ondarearen eta gune naturalen sustapenerako zentro bilakatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da ponpaketa sistema instalatzea San Roke baselizan, eraikinak ur edangarria izan dezan.

Amurrioko Udalak ur edangarriaz hornituko du Izartzako guardiaren etxea
Hasi dira obrak egiten. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Guardiaren etxera ura eramateaz gain, obra horiek baliatuta, etorkizunean elektrizitatea eta zuntz optikoa instalatzeko egokitzapen lanak egingo dira.

Une honetan, leku hori, aldian behin mendi publikoan lan egiten duten brigadetarako biltegi eta babesleku gisa erabiltzen da, eta baita kirol ekitaldiren bat egiteko ere.

Hilabete inguruko iraupena izango duten lanak Excavaciones Campo enpresak egingo ditu, 39.784 euroren truke.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa