aiaraldea.eus

Amurriok Kultura Etxearen berriztatze proiektuaren idazketa esleitu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio

Auditorio bat eraikiko dute, besteak beste. 12.100 euro baliatuko dituzte obrak egiteko. 

Amurriok Kultura Etxearen berriztatze proiektuaren idazketa esleitu du
Kultur etxearen ataria berrituko dute, besteak beste. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, Kultura Etxearen berriztatze eta handitze proiektuaren idazketarako udal zerbitzuei eman beharreko laguntza teknikoa Arzanegi Arquitectura S.L. enpresari esleitzea onetsi du, 12.100 euroren truke.

Proiektuak Kultura Etxearen goitik beherako zaharberritzea aurreikusten du eta handitzea ere jasotzen du, Udaleko kultura sailetik sortzen den programazioari lekua uzteko. Berriztatze proiektuak, ataria edo harrera gunea, erakusketetarako tokia, taldeei edo elkarteei zein norbanakoei eta enpresei zuzendutako bilera aretoak, tailerrak, ikasketa gelak, ludoteka edo hitzaldiak, mintegiak, aurkezpen ekitaldiak… egiteko auditorioa jasoko ditu.

Kultura Etxea egokitzeko eta hobetzeko proiektu hori izan zen 2018ko kontuen aurrekontu negoziazioan adostu zen puntuetako bat. Horrez gain, Kultura Etxeko erabiltzaileen beharrei ere erantzungo die.

“Kultura Etxearen berriztatze lana jarduketa estrategikoa iruditzen zaigu, kultura sailetik udal instalazio horretan aurrera eramaten den programazio zabalari erantzuteko. Proiektuaren idazketarekin, behar guztiei erantzuteko gai izango den Kultur Etxea edukitzeko lehen pausoa eman dugu”, azaldu du Josune Irabien, Amurrioko alkateak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa