Gaur -urtarrilak 4- da AmurriokoEKIN parte hartzerako aurrekontuen proposamenak bozkatzeko azken eguna. 30 proiektu daude guztira, horietako 15en aurrekontua 5.000 euro baino txikiagoa da eta beste 15ek, aldiz, 5.000 euro baino gehiago balio dute.
Herritarrek hiru proiektu hautatu beharko dituzte multzo bakoitzeko. Bozka gehien jasotzen dituzten proiektuak dira egingo direnak, guztira 430.000 euro baliatuko direlarik.
315 proposamen jaso dira guztira
Herritarrek egindako 315 proposamen bildu ziren lehen fasean, baina bigarrenera 218 pasa ziren soilik, errepikatzen ziren hainbat proposamen bateratu zituztelako.
5.000 euro baino gutxiago balio 15 ideiak zuzenean igaro dira bozketa fasera. Gainontzekoak, aldiz, “lehentasunak markatzeko saio irekira” eraman ziren. Bertan hautatu ziren orain bozkatu daitezkeen beste 15 proiektuak.