Lezama eta Delikan zeuden “garbitxikiak” itxi ditu Arabako Foru Aldundiak, erabilera desegokia ematen zitzaiela argudiatuta. Hala jakinarazi zuen Josune Irabien Amurrioko alkateak, Orain Amurrio talde politikoak gaiaren inguruan galdetu zuenean. “Foru Aldundiak itxi ditu. Horregatik, gure proposamena izango da udalak bere gain hartzea zerbitzua”, adierazi zuen Orain Amurrio taldeko Kepa Gonzalezek.
Aldundiak puntu berde mugikorra indartuko du eta siloratzeko plastikoak atez ate jasoko dira. Isuri berezientzako kamioia Larrinbetik pasako da ostegunetan eta Saratxotik ostiraletan.