[EGUNERAKETA] Ertzaintzak gizon bat identifikatu du Ezker Abertzaleko familiaren baserriaren aurkako tiroaren harira

Erredakzioa 2019ko urt. 7a, 14:59

Sukaldeko leihotik sartu zen bala. / Aiaraldea.eus

Poliziak Aiaraldea hedabideari nabarmendu dionez, oraindik ez da atxiloturik egon. Naiz hedabidearen arabera, identifikatua polizia nazional ohia da. Sortu alderdiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa eta mobilizazioa deitu du biharko, 19:00etan Amurrion.

Tiro bat bota zuten atzo goizean ezker abertzaleko familia baten baserriarren aurka, Lezaman. 9 milimetroko bala bat sartu zen etxeko sukaldera, leihotik. Ertzaintza etxebizitzara bertaratu da eta ikerketa abiatu du.

Lekukoek salatu dutenez, ezin da ehiztari baten bala galdu bat izan eta ez da ezta familia arazo edo liskar baten ondorioz izan. Era berean, nabarmendu dute gertaera jazo den unean etxean jendea zegoela eta, ondorioz, arrisku handia pairatu dutela.

Identifikatu bat
Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dio ikerketa ireki dutela eta momentuz ez dela atxiloturik egon. Hala ere, gizon bat identifikatu dute, gertaeran inplikatua egon daitekeelakoan. Naiz hedabideak, bere aldetik, identifikatua polizia nazional ohi bat dela adierazi du.

Mobilizazioa bihar
Sortuk, bere aldetik, gertakaria salatu du: "Espainiar Estatuan triunbiratu aznartarra sustatzen ari den inboluzio gaiztoak halakoei bide ematen die". Alderdiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa, eta testuinguru batean kokatu behar dela nabarmendu du, Julen Ibarrolaren eta Alfredo Remirezen kasuak aipatuta. Manifestazioa deitu dute biharko. 19:00etan izango da mobilizazioa, Amurrion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide