Kontzertu sorta eskainiko du Burubio Kultur Elkarteak datozen egunetan. Ostiralean izango da aurtengo lehen festibala: Burubio Splash izenekoa. Tokiko sortzaile ugarik hartuko dute parte, gainera. Batetik, Suaia eta Ama Rebel taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du, eta bestetik Ziztada & Rlantz-en emanaldia egongo da. Oraintsu plazaratu dute lana biek ala biek. Gaua girotzeaz, berriz, Aiaraldeko Sound Systemeko kideak arduratuko dira.
Sarrerak internet bidez erosi litezke 6 euroren truke. Aiaraldea hedabideak gonbidapen bikoitza zozketatuko du erabiltzaileen artean.
Datorren asteburuan kontzertu gehiago
Datorren asteburuan ere kontzertuak antolatu dituzte kulturgunean. Beste hiru talde taularatuko dira hilaren 19an: The Souldbreaker Company, Tara eta La Reverso. Ikus-entzuleek 8€ ordaindu beharko dituzte emanaldiagatik, eta bazkideek 6€.