De Miguel auziari buruzko liburuaren aurkezpena "aurre-zentsuratu" dutela salatu du Adi! elkarteak eta udalak dio "gaizki-ulertze bat" izan dela

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 10a, 18:22

Kultur Etxean aurkeztu nahi dute Ahoztar Zelaietaren liburua. / Aiaraldea.eus

Ustelkeriaren aurkako Adi! elkarteko kideek adierazi dute Amurrioko Udalak “aurre-zentsura” ezarri diola La trama del 4%. Las comisiones del caso De Miguel liburuaren aurkezpenari, jarduera hori Kultur Etxean egiteko baimena ukatu duelako. Josune Irabien alkatearen arabera, aldiz, gertatutakoa “gaizki ulertzea” izan da eta ez dago inolako arazorik aurkezpena egiteko.

alka egon da Adi! elkartearen eta Amurrioko Udalaren artean. Ustelkeriaren aurkako eragileak Hala Bedi irratian azaldu du De Miguel auziari buruzko liburu bat aurkezteko baimena eskatu zuela Amurrioko Kultur Etxean. “Bertako teknikariak esan zigun alkatearen kontsultatu behar zuela, bere oniritzia behar zuelako hitzaldia aurrera ateratzeko”, azaldu zuen elkarteko kidea den Unai Mendizabalek irrati libreko Araba Hizpide saioan, “nahiko harrigarria iruditu zitzaigun Kultur Etxean egiten den ekitaldi orok alkatearen onespena behar izatea, eta harrigarria egin zitzaigun baita ere gero jaso genuen ezezkoa”.

Udalaren azalpena
Josune Irabienek, aldiz, gertatutakoa “gaizki-ulertzea” izan dela iradoki du. “Kultur Etxea eta herriko beste espazio publikoak askotan erabili izan dira talde politikoen ekitaldiak egiteko”, azaldu du alkateak, eta nabarmendu du ez dagoela inolako arazorik liburuaren aurkezpena bertan egiteko, “eskatutako gelak libre baldin badaude”.

Adi! Elkarteko kideek, euren aldetik, jakinarazi dute aurkezpena herriko beste gune batean egingo dutela, Kultur Etxean egin ezin badute. Era berean, adierazi dute alkateak egin duena "zentsuran atzera egitea" izan dela:

De Miguel auziari buruzko liburua
La trama del 4%. Las comisiones del caso De Miguel da albiste honetako protagonista den liburuaren izenburua. Ahoztar Zelaieta kazetariak idatzi du eta, tituluak dioen moduan, De Miguel auzia du hizpide. Zelaietak atzo adierazi zuen twitterren ez dela bere lan baten aurkezpena zentsuratzen dioten lehenengo aldia:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide