Amurrio Antzokia bete zen atzo arratsaldean bi aldiz elkartasun dantzaldiaren ondorioz. San Filippo sindromea sufritzen duten haurren aldeko bi saioak arrakastatsuak izan ziren eta dantza klasikoa zein modernoa uztartu zituzten.
Gazteen erakustaldiaren ostean, aipatutako gaixotasuna duen ume baten amak hartu zuen mikrofonoa salatzeko botiken industriaren jarrera -negozio hutsa izango balitz baliatzen du gaitza- eta eskertzeko Nuria y Raquel estudioaren arduradunen zein dantzarien laguntza.