Gaur jarriko dituzte salgai Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensembleren kontzertuko sarrerak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 14a, 11:00
Kaabestri String Ensemble korda boskotearekin batera eskainiko du emanaldia Eñaut Elorrietak. / Kulturklik

Datorren urtarrilaren 26an izango da emanaldia, 20:00etan Amurrio Antzokian. Bazkideek gaur eskuratu ahalko dituzte, eta gainontzekoek bihartik aurrera. Aiaraldea hedabideak sarrera bikoitza zozketatuko du erabiltzaileen artean.

Eñaut Elorrieta abeslariak ikuskizuna eskainiko du datorren urtarrilaren 26an Amurrio Antzokian, Kaabestri String Ensemble korda boskotearekin batera. 20:00etan hasiko da kontzertua. Amurrio Antzokiko arduradunen esanetan, gaur jarri dituzte eskura txartelak bazkideentzat 10 euroren truke, "bihartik aurrera egongo dira gainontzekoak salgai". Guztira, 335 lagunentzat du tokia aretoak.

Sarreren salmenta
Sarrerak erosteko Kultura Etxera bertaratu beharko da, 9:00etatik 13:30era bitartean, edota 16:00etatik 20:00etara. Agortu ezean, egunean bertan ere lortu ahalko dira antzokiko txarteldegian. Aiaraldea hedabideak sarrera bikoitza zozketatuko du ostiralean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide