Atzo 17:00ak aldera isurketa sumatu zuten zenbait amurrioarrek Refor gunearen inguruan. Norbaitek 112 telefono zenbakira deitu ostean, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak esku hartu zuten, baita URA Agentziako teknikariek ere.
URAk laginak hartu zituen, eta enpresa batekin harremanetan jarri zen. Bere estoldak eta hoditeria ikertu eta gero, ez zuten ezer berezirik aurkitu, baina oraindik ez dute prozedura amaitu. Ibaian ere ez zuten ezer topatu.
Oharra: Aurretik argitaratutako irudiak ezabatu ditugu, egileak hala eskatuta, ez duelako baimena eman plazaratzeko.