Antzinako ohitura baliatu zuten horretarako eta pospoloak erabili zituzten. Hau da, suak pospoloa guztiz erre baino lehen zegoen aukera egiteko eskaintza lotea eskuratzeko. Eskaintza egiten zuenak ardo edalontzia jaso zuen. Horren ostean, herri afariaren txanda heldu zen, eta bukatzeko, dantzaldia.