LABek lortu du ordezkari gehien Amurrio Ferrocarril enpresan atzo egindako hauteskunde sindikaletan. Sindikatu abertzaleak 74 boto eskuratu ditu eta, ondorioz, bost ordezkari izango ditu enpresa batzordean. ELAk hiru ordezkari lortu ditu, 44 botorekin. ESKk, aldiz, ordezkari bat izango du batzordean, 10 boto lortu baititu.
Modu horretan, apur bat aldatu da sindikatuen ordezkaritza. 2015ean LABek lau ordezkari lortu zituen (43 boto), ELAk 3 (45 boto) eta UGTk bi (21 boto). LABek positiboki baloratu ditu izandako emaitzak: "Jendeak azken lau urteetan eginiko lana baloratu du, eta hori nabaritu egin da emaitzetan".