Euriteek errepideetan eragozpenak eragin dituzte, Trafiko Sailak azaldu duenez. Aretan (Anuntzibai inguruan) lurra erori da errepidera, eta Laudiotik Orozkorako bidean ere bai. Urduñan (La Mueran), Orozkon (errepide nagusian) eta Okondon (Udaletxetik herrigunerako tartean), aldiz, ur pilaketak daude zenbait guneetan. Artziniegatik Gordexolarako noranzkoan ere ur metaketa dago. AP68 errepidean, berriz, obretan daudela ohartarazi dute, Amurriotik Gasteizerako tartean. Unean uneko informazioa jakiteko errepide sarearen unean uneko egoera kontsulta liteke.
Alerta laranja
Euskalmetek jakinarazi duenez, "muga laranja" igaro dute Amurrio inguruan. Saratxoko datuak baliatu dituzte horretarako. Grafikoetan ikusten denez, 3:00etatik 06:00etara pilatu da euri gehien, 5:30ak aldera:
Gaurko eguraldi iragarpenari so, euriteak iragarri dituzte goiz osoan zehar, eta arratsaldean ateri uneak. Elur kota, berriz, 700-1.000 metro inguruan egongo da. Tenperaturari dagokionez, 6 gradu izango da aurreikusitako minimoa, eta 9 maximoa. Oro har, beraz, euria eta hotza izango dira nagusi.
Errepideen egoera ohikoa da, trafikoa normaltasunez ari da bideratzen orduotan eskualde osoan. Lekukoek Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, baina, Urduñan ibaia bidetik atera da, La Muera inguruan. Horregatik, zati horretan kontu handiz gidatu beharra dago. Bizkaiko suhiltzaileek adierazi dute uholdeak bideratzeko lanean daudela:
En estos momentos estamos trabajando x pequeñas inundaciones en #Abadiño y #Orduña #bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 2019(e)ko urtarrilaren 24(a)
Abadiño eta Urduñan uholde txikiei aurre egiteko lanean ari gara une honetan #suhiltzaileak