ETB1eko Goazen telesail arrakastatsuaren musikala ikusteko aukera egongo da Amurrion otsailaren 9an. Aktore gazteek zenbait pasarte antzeztuko dituzte, hainbat abesti interpretatuta. Emanaldia 18:00etan izango da, eta 10 euro balio dute sarrerek, baina guztiak saldu dira dagoeneko.
Iazko emanaldia ETBk grabatu zuen, eta aurtengoan ere antzokira hurbilduko da telebista, Kontxesi Elejalde kultura teknikariak jakinarazi duenez.