Gaur Danimarkako Bogense hirian lehiatu da Munduko Ziklokros Txapelketa eta Luisa Ibarrolak 26. sailkatu da. Espainiako Selekzioarekin parte hartu du gazteak eta bere taldeko lehena izan da helmuga gurutzatzen.
Saratxoarrak erorketa izan du azken-aurreko biran, baina aurreikusitakoa bete du. Horregatik, pozik dagoela zabaldu du. Sailkapen orokorrean Holandako txirrindulariek menderatu dute lasterketa eta hiru dominak eraman dituzte Herbeheretara.