[KRONIKA] Iturrigorri: oinatz zuriek koloreztatutako paisaia

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 4a, 09:24

"Iturrigorrin bidea zabaltzen" izan zen atzo Ivan Ruiz Rotaeche. Elurrak bidea estali bazuen ere, gailurraz eta paisaiaz gozatzeko aukera eduki zuten.

Elurrak bisita egin dio eskualdeari asteburuan, eta asko izan dira mendira joandako aiaraldearrak. Ivan Ruiz Rotaeche izan da horietako bat. Lendoñogoitik Iturrigorrira igo ziren, "bidea zabaltzen". Mendi kuttunena izanik eurentzat, itxaropentsu hasi zuten eguna, tontorrera iristeko asmoz.

Izan ere, elurrak irentsi zuen bidea: "Galdakaoko bi mendizaleri bide zuzena erakutsi genien galduta zeudelako. Bidea zabaldu genien". Lana eskertu zieten, zapaldu gabeko elurra baitzuten aurretik.

Denboraleari haizetea gehitu zitzaion, ordea, "horrek zaildu egin zuen Senda Negra delako bide bertikala, abentura puntua gehituz". Jaitsieran kontuz ibili zirela azpimarratu du mendizaleak. Mendiko Lagunaken "Goizale" aterpetxean hamaiketakoa eginda bueltatu ziren abiapuntura, Lendoñogoitira. 

Lainoa, haizea, elurra eta hotza izan zituzten bidelagun, beraz, ibilbidean barrena. Gogoak, ordea, ez zien helmuga eragotzi. "Goiz pasa ederra izan zen". Negua geratzeko etorri dela dirudienez, parada gehiago izango dituzte mendizaleek inguruko paisaia zuriez gozatzeko.

Argazkiak: Ivan Ruiz Rotaeche

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide