Apirilaren 6an egitekoak ziren Amurrioko Puntazo Eguna, baina astebete beranduago egingo dute. Ekimenaren sustatzaileek Aiaraldea hedabideari jakinarazi diotenez, Urduñako Gazte Egunarekin bat egitea izan da arrazoia: "Horrela jendea bietara joan daiteke. Ez du zentzurik egun berean bi jai ospatzeak, biek publiko asko partekatzen dute".
Egitarauaren azken zertzeladak josten dabiltza uneotan, "kontzertuen kontratazioak bukatzen". Sare sozialetan emango dute hurrengo ekimenen berri: "Ideiak etorri zaizkigu burura eta zerbait prestatzekotan gaude. Laster izango duzue berri gehiago".