18:00etan hasi zen emanaldia, eta sarrera guztiak agortu ziren. Espero bezala, beraz, aretoa bete-bete taularatu ziren ETB1eko telesaileko aktore gazteak. 80 minutuko emanaldian antzerkia, kantua eta dantza uztartu zituzten. Euskal Telebistak ikuskizun osoa grabatu zuen, iaz bezala. Antzezlana bukatuta, aktoreekin egoteko aukera izan zuten haur eta gazteek.
Amurrio Antzokia dantzan jarri dute @GoazenETB ko gazteek: pic.twitter.com/VKF4VlNQ9b
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2019(e)ko otsailaren 9(a)