Iñaki Gonzalez Arias Amurrioko lasterkariak hirugarren bukatu zuen Vall d'Uixó-ko Ultra proba. Castellongo probintzian (Espainia) jokatu zen norgehiagoka, TES Sierra de Espadán.
Orotara, 60 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan zuten partaideek, 3.800 metro baino gehiagoko desnibelarekin. "Irteera eta helmuga Sant Josepeko kobazulo barruan izan da", aipatu du Amurrio Trail taldeak sare sozialetan.
Gonzalezek 7 ordu eta 12 minututan osatu zuen zirkuitua, eta denbora marka horri esker hirugarren helmugaratu zen. Ezequiel Cuesta Prieto izan zen garailea, 6 ordu eta 47 minutuko emaitzarekin.
"Lasterketa oso gogorra izan zen lurrazalagatik, baina oso polita ere bai", adierazi du korrikalariak. Amurrio Trail taldeak Gonzalezen lana goraipatu du, kirolaria zoriontzearekin batera.