Amurrioko merkataritza sektorearen bideragarritasun azterlana egingo du udalak

Erabiltzailearen aurpegia
Amurrioko Udal Gobernuko kideak merkataritzarekin erlazionatutako ekitaldi batean.

Merkataritza biziberritzeko eta enpresa ekimen berriak martxan jartzeko aukerak aztertuko ditu. Bezeroen ikuspuntutik berritzaileak diren ekintzak eta proposamenak planteatuko dira. 

Amurrioko Udalak “Amurrion ekintzailetzan” izeneko azterlana egingo du, udalerriko merkataritza sektorearen bideragarritasuna aztertzeko, une honetan erabiltzen ez diren merkataritza guneak eta banaketa kanal berriak kontuan izanda. Azterlan sakona proiektuaren bigarren etapa izango da, izan ere, sektorearen analisirako oinarri gisa, merkataritza arloko lokalen inbentario geo-erreferentziatua egin baita.

Azterlanak 5 hilabete inguru iraungo ditu, eta lehenengo testuingurua ezarriko da. Ondoren tokian tokiko lana egingo da. Bertan, bezeroari begiratzen dioten tresnak erabiliz eta zenbait interes talderen partaidetzarekin (saltokiak, elkarteak, erakundeak, kontsumitzaileak), erabiltzaileen motibazioak eta beharrak aztertuko dira, eta baita hautemandako aukerak ere. Amaitzeko, sorkuntza saioak egingo dira, tokiko merkataritzan sar daitezkeen eta enpresa ekimen berriak martxan jartzea sustatuko duten konponbideak eta proposamenak bideratzeko.

Azterlana Gentzane Bilbao Amurrioko ekintzaileak egingo du, udalerria ondo ezagutzen duen pertsona, ingeniaria lanbidez, eta proiektua aurrera eramateko esperientzia eta prestakuntza dituena. Horrez gain, herriko ekintzaile bilakatu da, bere negozio ideiaren bideragarritasun plana Amurrio Bidean-en gauzatu eta gero.

Amurrioko Udalak bultzatutako proiektuak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren diru-laguntza jaso du gauzatzeko. Azterlanaren ondorioak uztailean jakinaraziko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide