Ibai Ruiz, Aitor Ibarluzea, Ruben Dominguez, Jeray Tovar, Dani Tojo eta Jagoba Pazos kirolariak lehiatuko dira bihar Bañueta Kiroldegian 18:30etik aurrera. Lehenengo lauak Chock Dee taldekoak dira eta azken biak Hajimeko klubekoak.
Aiara Fighters Generation borrokaldiaren bigarren edizioan izango da. Gainera, Ibai Ruizek kategoria profesionalean neurtuko ditu bere indarrak Jaime Urdanpileta eibartarrarekin.
Gainerako borrokak amateurrak izango dira: Aitor Ibarluzeak debuta egingo du bere herrian Iñaki Orradren kontra, Jerai Tovar Aketza Moruelo menderatzen saiatuko da, Ruben Dominguezek Gorka Peña izango du aurrez aurre, Dani Tojoren aurkaria Pier Mateo izango da eta, azkenik, Jagoba Pazosek Dani Asaboreirekin borrokatuko du.
Sarrerek 13 euro balioko dute aurrez erosiz gero -Chock Dee eta Kazen gimnasioetan, besteak beste- eta bihar 16 euro.