aiaraldea.eus

Erronka eta partaide berriekin hasiko du denboraldia Aiarabike Trek Electroalavesak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio  Amurrio: Lezama
Erronka eta partaide berriekin hasiko du denboraldia Aiarabike Trek Electroalavesak

Lezamako Bideko jatetxean egin zuten taldearen aurkezpena larunbatean.

Larunbatean aurkeztu zuen  Aiarabike Trek Electroalavesak aurtengo denboraldirako taldea. Sei txirrindulari berri batu dira taldera, 23 urte baino gutxiagokoen Elite kategorian. “Tokiko talentuaren aldeko apustua” egin dute, aurkezpenean nabarmendu zutenez, baina inguruko probintzietako kirolariei ere egin diete tokia.

Iñigo Urtaranek jakinarazi du erronka ugari izango dituztela: Lehendakari torneoa, Euskaldun torneoa, Nafarroako edota Zamorako itzuliak. Espainiako Kopako hainbat probetan ere parte hartuko dute, kirol zuzendariak azaldu duenez. Datorren larunbatean izango dute lehen norgehiagoka, Zumaian egingo den Lehendakari Torneoan.

Hauek dira taldea osatzen dute txirrindulariak:

Yerai Valdivia (Gasteizko txirrindularia, Elite mailakoa)
Enrique Garcia (Burgoseko txirrindularia, Elite mailakoa)
John Jairo Castaño (Kolonbiako txirrindularia, Elite mailakoa)
Ivan Alonso (Legutioko txirrindularia, 4. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Aitor Altuna (Iruneko txirrindularia, 3. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Aner Moreno (Amurrioko txirrindularia, 2. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Oier Aldama (Amurrioko txirrindularia, 2. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Endika Lazaro (Aranda de Dueroko txirrindularia, 2. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Rodrigo Alvarez (Burgoseko txirrindularia, 2. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Álvaro Garcia (Balentziako txirrindularia, 2. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Joseba Otaola (Amurrioko txirrindularia, 2. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Julen Garcia (Amurrioko txirrindularia, 1. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Jon Sanchez (Gasteizko txirrindularia, 1. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Endika Balza de Vallejo (Gasteizko txirrindularia, 1. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Asier Gallarreta (Zallako txirrindularia, 1. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Diego Garcia (Kantabriako txirrindularia, 1. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)
Pedro Monroy (Kantabriako txirrindularia, 1. urtea 23 urtetik azpikoen kategorian)

Argazkiak: Aiarabike Trek Electroalavesa

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa