Trafiko-istripu bat jazo zen larunbatean Amurrion, Artziniegako norabidean zioan Audio A4 bat bidetik atera eta irauli egin zenean. Sei pertsona zihoazen autoan eta gidariak ez zeukan gida-baimenik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Horrez gain, alkohol-tasa bikoiztu zuen gizonezkoak. Hori dela eta, trafiko segurtasunaren aurkako delitua inputatu diote.
Ibilgailuan zihoazen pertsonek zauri arinak zituzten eta larrialdi zerbitzuek artatu zituzten.