Ikuskizun berezia taularatuko du Aiara Dantza Taldeak bihar Amurrio Antzokian

Erredakzioa 2019ko ots. 22a, 07:00
Ikuskizun ugari eskaini ditu Aiara Dantza Taldeak Amurrio Antzokian. / Aiaraldea.eus

Patxi eta konpainia, Benoit amorena, Esto es Brasil elkartea eta Ainhize Solaun arituko dira oholtza gainean, besteak beste.

Ikuskizun berezia eskainiko du Aiara Dantza Taldeak datorren larunbatean -otsailak 23- Amurrio Antzokian. Nahas jolas izango da emanaldiaren izena, eta hainbat erritmo eta estiloren nahasketa izango du ardatz. Hainbat talde eta norbanako arituko dira taula gainean:  Patxi eta konpainia, Benoit amorena, Esto es Brasil elkartea eta Ainhize Solaun, besteak beste.

Bi saio egongo dira, 18:00etan bata eta 20:30ean bestea. Sarreren prezioa 8 eurokoa izango da, baina bazkideek 6 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek, aldiz, 5.

Ez da dantza taldeak antzokian eskainiko duen lehen emenaldia izango. Iaz Pausu doinuak ikuskizun arrakastatsua taularatu zuten:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide