Etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du gaur iluntzean Amurrion. Felix Murga kalean gertatu da ezbeharra. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Pertsona bat zauritu egin da. Suhiltzaileek sua itzali eta eraikina aireztatu dute.
