25 urte bete zituen iaz Amurrioko Babes Zibilak, abuztuaren 15ean. Udalak omenaldi bat egin zion taldeari gero, azaroaren 3an.
Orain Eusko Jaurlaritzak aitortu du talde amurrioarraren lana, bereizgarri gorria emanez. Era berean, bereizgarri zuria eman die erakundeak Jose Mora eta Gonzalo Cantera Novalesi. Azken honek hamar urte baino gehiago daramatza taldearen arduradun gisa.
Herrian egiten diren hainbat ekitaldi jendetsutan -jaietan, prozesioetan, kalejiretan...- aritzen dira Babes Zibileko kideak, herritarren segurtasuna bermatzeko.
Parte hartzeko gonbita
Gaur egun adinez nagusiak diren 13 boluntariok osatzen dute Amurrioko Babes Zibila. Bertako kideek herritar orori luzatu diote taldean aritzeko gonbita. 620 504 545 telefono zenbakira deituta lortu daiteke informazio gehiago.
