Dublinen igaro du asteburua Ibai Ruiz borrokalariak Euskal Herriko Federazioko zenbait kirolarekin. Hain zuzen, Irish Open txapelketan parte hartu dute.
Ruizek iaz irabazi zuen Euskal Herriko K-1 txapelketa eta horri esker federazioko ordezkaria izan da bere kategorian.
Ostiralean egin zituzten zozketak eta borrokalari austriar batekin lehiatzea egokitu zitzaion amurrioarrari. Kirolariak azaldu du borroka gogorra izan zela eta aurkariak esperientzia handia zuela. Azkenean, berak irabazi zuen eta aiaraldearra kanporatu zuen txapelketatik.
Hala ere, Ibai Ruiz oso pozik agertu da emaitzekin: "bizipen ikaragarria izan da eta espero dut noizbait errepikatzea".
Irish Opena lehiaketa oso famatua da munduan. Aurten 70 herrialdeko ordezkariak batu ditu Dublinen, 3.500 kirolari baino gehiago guztira.