Zaintza gune komunitarioa atonduko du Amurrioko Mugimendu Feministak ostiralean, greba feministako egitarauaren barruan. Juan Urrutia plazan egongo da espazioa, 10:00etatik 19:00etara.
Haurrentzako bazkaria ere prestatuko dute. Ondorengo telefono zenbakira deitu behar da bertan parte hartu ahal izateko: 677011098. Gaur -martxoak 6- izango da horretarako azken eguna. “Emakumeok greba egin ahal izateko zaintzak haien gain hartuko dituzten hainbat gizonek osatuko dute gunea”, azaldu dute mugimendu feministako kideek.
Laudion antzeko eskaintza egongo da: zaintza gune komunitarioa zabalik egongo da 10:00etatik 18:00etara Aldai plazan eta haurrentzako bazkaria egongo da ere.