Emaitza onekin etxeratu dira Aresketa Gimasia Klubeko kideak. Santurtzin jokatu zuten Itsaslur txapelketa larunbatean, eta norbanako zein klub gisa lehiatu ziren. Ez alferrik, gainera. Izan ere, Maider Gotxik bigarren postua eskuratu zuen senior kategorian. Taldekako sailkapenean, berriz, hirugarren geratu ziren amurrioarrak.

Klubak kirolariak zoriondu ditu sare sozialetan: "Larunbatean, Itsaslur Txapelketan parte hartu zuten gure hainbat gimnastek. Denboraldiko lehen lehiaketa honetan, Maider Gotxi seniorrak 2. postua lortu zuen eta talde Seniorrak 3. postua eskuratu zuen. Zorionak!".