Guatemalan giza ekintza gauzatzeko hitzarmena sinatu du udalak Mugen Gainetik erakundearekin

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mar. 14a, 10:00
Sumendiaren kaltetutako komunitaeei laguntzea izango da hitzarmenaren xedea. / Daniel Mennerich

Hitzarmenaren xedea, sumendiaren erupzioaren ondoren suntsituta geratu zen komunitateko bizitza berreraikitzea da. Mugen Gainetik erakundea 1994tik ari da Guatemalan lanean, Rigoberta Menchu Tum Fundazioarekin.

Amurrioko Udalak eta Mugen Gainetik GKEak, Guatemalan giza ekintza gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute, sumendiaren erupzioaren ondoren suntsituta geratu zen komunitateko bizitza berreraikitzeko. Lekuan bertan, hango Rigoberta Menchu Tum erakundea izango da proiektua kudeatuko duena.

Udalak 5.000 eurorekin lagunduko du sumendiaren erupzioak hezkuntzan eta osasunean, babes gutxien duten biztanleen artean, eragin zuen eragina murrizteko, eskoletako teilatuak berreraikiz eta botikez hornituz El Rodeo herrixkako osasun etxea. Horrela, 200 neskatoren eta 179 mutikoren egoera hobetuko da eta, zeharka bada ere, baita komunitateko biztanle guztiena ere.

Mugen Gainetik erakundea 1994tik ari da Guatemalan lanean, Rigoberta Menchu Tum Fundazioarekin, eta bertan Giza Eskubideen aldeko hainbat egitasmo gauzatu dituzte, Alta Verapazeko garapen integrala bultzatu dute, fruta eta baso haztegiak instalatu dituzte, eta kulturen arteko hezkuntza proiektu bat sustatu dute, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide