Arabako EH Bilduk zabaldu ditu Kongresu eta Senatuko hauteskundeetarako zerrendak. Aiaraldearrek protagonismo nabarmena izango dute bietan.
Izan ere, Garazi Dorronsoro amurrioarra hautatu dute Senatuko zerrendaburu izateko. 1990. urtean jaioa, Dorronsorok zinegotzi lanak betetzen ditu egun Amurrioko udalean. Lanbidez irakaslea da, eta ikasketaz euskal filologian lizentziatua. Azken 3 hauteskundeetan koalizio abertzaleak ez du senataririk eskuratu Araban. Izan ere, PPk eta Podemosek eskuratu zituzten gehienak.
Kongresurako zerrendan, aldiz, Maddi Isasi lezamarrak hartu du bigarren lekua. Eskualdeko mugimendu feministako kidea da, besteak beste.