Pablo Fernandezek irabazi zuen sprintean Aiarako Birako lehen etapa

Aitor Aspuru, Aiarako Bira (Nagore Portillo) 2019ko mar. 17a, 11:50

Eguraldia eguzkitsua izan bazen ere, haizeak gogor jo zuen eta horrek ibilbidea gogortu zien 181 txirrindulariei.

Aiarako Birak talde eta txirrindulari ugari erakarri ditu aurten eskualdera. Atzo Amurrion, lehen etapan, 181 kirolarik parte hartu zuten. Euskal Herriko taldeek ez ezik, Zaragoza, Huesca, Soria, Valladolid, Segovia, Kantabria eta Asturiasekoek ere izena eman dute aurten.

Lehiaketaren berezitasuna izan da aurten neskek ere izango dutela bere tartea proban. Berez, atzoko etapari dagokionez, Pablo Fernandez kantabriarra izan zen garaile eta, ondorioz, liderra.

Lasterketan ez ziren ihesaldi nabarmenak ikusi eta sprintean erabaki zen garaipena. Nesken artean Sandra Gutierrez izan zen onena.

Horrez gain, Jose Mari Basualdo omendu zuten lasterketaren hasieran eta aurreskua jaso ondoren, zinta moztu zuen txirrindulari profesional ohiek.

Gaur Okondoko errepideetan lehiatuko dira kirolariak.

Horrela geratu da sailkapena:

Emakumezkoak:

1. Sandra Gutierrez (Bioracer-Metallo)

2. Selena Barreiro (Ciudad de Oviedo-Tartiere)

3. Claudia San Justo (Isidoro San Justo)

4- Ane Mazon (Bioracer-Metallo)

Gizonezkoak:

1. Pablo Fernandez (Aseguras-Msoluciona)

2. Ivan Manuel Bonilla (CC Efrain-Batchco)

3. Javier Zaera (Grupo Aldia-Vive Huesca)

4. Diego Ruiz de Arkaute (Elproex)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide