Udalak, aurtengo Amurrioko jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa jarri du martxan. Gainera, haur lehiaketa bat ere egongo da, eta irabazlea izango da jai egitarauaren kontrazaleko ilustrazioa egingo duena.
Lehiaketako partaideek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte gehienez ere, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Kartelek Amurrioko armarria eta testu hau jaso beharko dute: “Amurrioko jaiak 2019. Abuztuaren 12tik 17ra”. Nahi izanez gero, “Andra Mari eta Done Errokeren ohorez. En honor de Ntra. Sra. y San Roque” euskarazko eta gaztelaniazko testua ere sartu ahal izango da.
Haur lehiaketari dagokionez, partaide bakoitzak jatorrizko eta argitaratu gabeko lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Kontrazalak Amurrioko armarria eta testu hau jaso beharko ditu: “Amurrioko jaiak 2019. Andra Mari eta Done Errokeren ohorez. En honor de Ntra. Sra. y San Roque”, euskaraz eta gaztelaniaz.
Lanak jasotzeko epea apirilaren 1etik 17ra luzatuko da Amurrioko Kultur Etxean. Kartel irabazlearen eta kontrazalaren aukeraketaz, hiru diseinu eta arte adituk osatutako epaimahaia arduratuko da.
Sarien banaketa maiatzaren 10ean egingo da Bañueta kiroldegiko atarian. Kartelaren proposamen irabazleak 800 euroko saria jasoko du. Kontrazalaren irabazleak 60 € jasoko ditu eskolako materialean eta eskolako materialean 30 € jasoko dituzten bi accesit ere egongo dira. Guztiak ere, Amurrio antzokirako zinebono batekin osatuko dira.