Atzo banatu zuten Guk Saria. Udalak abiatutako ekimenak herriko norbanako, elkarte edo erakundeen lana aitortzea du xede. Aurtengo omenaldiak Aiara Dantza taldea izan du protagonista. 200dik gora lagunek osatzen dute taldea, eta ehun dantzarik hartu zuten parte ekitaldian, besteak beste.
Amurrioko musika eskolak ireki zuen gala:
Amurrioko musika eskolak hasi du #UrrezkoGukSaria ren banaketa ekitaldia: pic.twitter.com/6tpugRBmZG
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2019(e)ko martxoaren 23(a)
Iaz Mateo Balbuenarentzat izan zen makila eta oroigarria, baina zahartzaroa medio ezin izan zen ekitaldira bertaratu lekukoa ematera. Josune Irabien alkateak gogoan izan zuen hitzartean, hala ere. Aiara Dantza taldeari gazteria eta kultura alorrean egindako lana aitortu zien alkateak ekitaldian, adin askotako partaideak baititu elkarteak.
Saria eman aurretik bideoa proiektatu zuten oholtzan, taldearen nondik norakoak ezagutzera emateko. Hala, dantzarien jarduna zabaltzeko inplikatutako pertsona guztiak izan zituzten gogoan: irakasleak, josteaz arduratu ziren gurasoak eta abar. Iraia Aspuru elkarteko lehendakariak hitz egin zuen eragilearen izenean. Amaieran, dantza erakustaldiarekin eman zioten amaiera ekitaldi jendetsuari.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!