Istripua egon da gaur eguerdian Amurrioko Onsoño auzoan. 12:45ak aldera jazo da gertakaria Volskwagen bat bidetik atera eta maldan behera erori denean.
Autoak kolpe handia hartu duen arren, onik atera dira barruan zihoazen bi pertsonak. Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira auzora. Erizainek bi pertsonak onik zeudela ziurtatu dute eta, ondorioz, ez dituzte ospitalera eraman.
