Apirilaren 8tik 13ra jokatuko da Euskal Herriko Itzulia. Herenegun aurkeztu zuten egitasmoa Bilbon, eta 59. edizioko irudiaren egilea Yolanda Mosquera izango zela iragarri zuten bertan.
Ez da artista amurrioarrak azkenaldian jaso duen aitortza bakarra: 2018an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen ilustrazioen alorrean. Marrazkian koloretako suge bat baliatu du txirrindularien tropela irudikatzeko.

Hirugarren etapa, Aiaraldean
Hirugarren etapa izango da eskualdea zeharkatuko duena. Gasteiz izango du abiapuntu, eta Arrigorriagan egongo da helmuga. Bidean, baina, Aiaraldeko 7 herri igaroko ditu: Urduña, Amurrio, Artziniega, Okondo, Laudio eta Orozko. Zehazki, Barrerillatik sartuko da bailarara itzulia, eta Amurriotik Artziniegara joko du. Hala, Garateko portua igo ostean iritsiko dira Laudiora (Okondotik), Orozkotik Arratiara joateko gero:
