aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak zergen ordainketa erraztuko du, zatitutako ordainketa sistemaren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ekonomia  Amurrio

Tasaren edo zergaren ordainketa 9 kuotaraino zatitu ahal izango da. Datorren urtean aplikatuko den neurriaren helburua, biztanleei zergen ordainketa erraztea da.

Amurrioko Udalak zergen ordainketa erraztuko du, zatitutako ordainketa sistemaren bitartez
Tasaren edo zergaren ordainketa 9 kuotaraino zatitu ahal izango da. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, aldizkako mugaeguna duten ordainagirien ordainketa arautzen duen kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskapen ordenantza fiskala onetsi zuen atzo osoko saioan. Neurri horren bitartez, Amurrioko biztanleek, zergen ordainketa errazten duen ordainketa zatituen sistema aukeratu dezakete.

Borondatezkoa eta doakoa den ordainketa sistema hori, zerga betebeharren titular gisa agertzen diren eta berariaz eskatzen duten guztiek aukeratu ahal izango dute, kuota bakoitzaren zenbatekoa 10 eurotik gorakoa bada.

Ordainketa zatitu sistema horretan aurreikusten diren zergak hauek dira: ondasun higiezinen gaineko zerga, jarduera ekonomikoen zerga, trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, ibiak, hileta zerbitzuen prestazioaren ondoriozko tasa, hiriko hondakin solidoen kudeaketa zerbitzuaren ondoriozko tasa eta aldizka kobratzen diren beste okupazio tasa batzuk, belardien erabilera edo mahaien eta eserlekuen instalazioa, besteak beste.

Zatitutako ordainketa 9 kuotaraino hainbanatu ahal izango da, hau da, otsailetik azarora. Akordioak beste aukera batzuk ere aurreikusten ditu: 4 kuotatan hainbanatu ahal izatea, otsailean, maiatzean, irailean eta azaroan; 3 kuotatan, otsailean, ekainean eta azaroan; edo kuota bitan, maiatzean eta azaroan.

Eskariaren datan kobratzeko zorren bat duten pertsonei dagokienez, zorraren atzerapena onartuta ez badute ezin izango dute ordainketa sistema hori aukeratu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa