Amurrio Trail taldeak aurkeztu du dagoeneko aurtengo proba, 8. edizioa izango dena. Uztailaren 21ean jokatuko da Amurrion barrena, eta hiru ibilbide osatu dituzte: 12 kilometroko lasterketa, 20 kilometrokoa eta 30 kilometrokoa.
Izena emateko aukera zabalik dago jada, Rock the sport webgunean. Gainera, ekainaren 30ean baino lehen apuntatzen direnek merkeago eskuratuko dute dortsala, 18 euroan, 22 euroren ordez.
Ibilbideen mapak
Wikiloc programaren bidez zabaldu dituzte hiru probetako zirkuitu zehatzak. Laburrenak Babioko tontorra eta inguruko bideak lotuko ditu:

Bigarrenak -20 kilometrokoak-, berriz, Garondoraino eramango ditu korrikalariak, Burubioren magaletik itzultzeko herrira gero:

30 kilometrokoa izango da zirkuitu luzeena. Hain zuzen, Unginoraino iritsiko dira partaideak, eta Gorobeleko mendilerroaren zati bat atzean zapaldu ostean egingo dute itzulerako bidea:
