Eskualdeko hainbat txoko bisitatu dituzte dagoeneko, eta beste horrenbestetan arituko dira datozen egunetan. Apirilaren 10ean itzuliko dira Italiara. Bueltatu baino ordu batzuk lehenago, baina, Korrikan parte hartzeko aukera izango dute ikasleek.
Zaraobe eta Regina Margherita de Salerno ikastetxeen arteko elkartruke programa baten bidez etorri dira gazte italiarrak Aiaraldera. Martxoan eskualdeko 25 ikasle egon ziren Italian.