aiaraldea.eus

Amurrioko biztanleek udalerriko proiektu estrategikoak baloratuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

Udalerriko postontzi guztietan banatuko diren liburuxken bitartez, proiektuen aurrean duten gogobetetze maila ezagutzeko formularioa betetzeko aukera izango dute. Balorazioak Kiroldegian, Liburutegian, Udaletxean eta Kultur Etxean utzi ahal izango dira, maiatzaren 3ra arte egongo diren hautestontzietan.

Amurrioko biztanleek udalerriko proiektu estrategikoak baloratuko dituzte
Osasun etxea baloratu ahalko dute herritarrek, besteak beste. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, Udalaren iritziz estrategikoak diren zenbait proiekturen inguruan Amurrioko herritarrek egiten duten balorazioa ezagutzeko ekimena jarri du martxan, udal kudeaketa orokorra egokitzeko hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko xedez.  

Horretarako, proiektu estrategikoak jasotzen dituzten liburuxkak banatu ditu postontzi guztietan, eta horiekin batera, proiektuen aurreko gogobetetze maila adierazteko formularioa (1etik 5era baloratuz). Era berean, partaideek euren erantzuna argumentatzeko edo zerbait aipatzeko aukera izango dute.

Baloratu beharreko proiektuak hauek dira:

  1. PILOTALEKU KALEKO URBANIZAZIO ETA EGOKITZAPEN LANEN PROIEKTUA
  2. OSASUN ETXEA
  3. NERBIOI IBAIKO PARKE LINEALA
  4. AMURRIO LAGUNKOIA
  5. ZAHARTZE AKTIBOA
  6. TOKI ETA ESKUALDE ENPLEGU PLANAK
  7. HAZ
  8. ERABILERA ANITZEKO ZELAI BERRIAREN ERAKETA
  9. SANEAMENDU SAREAREN ZAHARBERRITZEA
  10. PARTAIDETZAN OINARRITUTAKO AURREKONTUAK

Proiektu horiei buruzko balorazioak Kiroldegian, Liburutegian, Udaletxean eta Kultur Etxean utzi ahal izango dira, udal instalazio horietan maiatzaren 3ra arte egongo diren hautestontzietan.
Ekimenean lortutako emaitzak udal webgunean argitaratuko dira. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa