Amurrioko PSE-EEk bederatzi emendakin aurkeztu ditu udal aurrekontuetan, “bizilagunen bizi-kalitatea” hobetzeko asmoz. “Udal gobernu taldearen proposamenak hobetzea” da zuzenketen helburua, Nuria Gonzalez Cabrera zinegotziaren arabera.
Nagusien Etxea berritzea eta enpresa txiki eta ertainentzako, gazteen formaziorako eta enplegurako diru-laguntzak handitzea iradoki dute, besteak beste. “Haur txekea” ezartzea ere eskatu dute, “seme-alabak izan nahi dituzten pertsonei erraztasunak emateko”. Espazio publikoetan irisgarritasuna handitzeko obrak ere sartu dituzte emendakinetan.
Nabarmendu dutenez, bederatzi ekimenek 156.000 euroko aurrekontua osatuko lukete guztira.